Banaketa

Orkestra Lurtarra

Joseba Ponce eta Imanol Zinkunegiren filma

(2022 – Animazioa – 70min)

Manu, Stella Panini pianista famatuaz maitemindua da txikidanik eta bere ezagutzea amesten du. Ametsa bete dadin, bere manager-a bilakatzen den Stefano Salegi pertsonaia bihurriaren aholkuak segitzen ditu eta musika talde bat muntatzen du. Manu ameslaria da baina jendartean bere lekua atzematea zaila egiten zaio. Jotzen duen instrumentua begiratzea besterik ez da horren ulertzeko, Manuk erratza joz egiten baitu musika. Horrela, kide oso bereziz osaturiko musika talde eroa sortzen du : kontrabaxu jole bat, azkuragatik edozein momentutan jotzea gelditzen ahal dena, zirkotik ihes egin duten bi tronpetista, abeslari liriko bizarduna bat, triangelu-jole bat, bere tresna gainean kardantxilo bat daramana eta edozer gauza igortzeko dohaina daukan ahuntz bat.