Nire eguneroko maitea

Eñaut Castagnet, Manex Fuchs eta Ximun Fuchsen filma
(2020 – Fikzioa – 18min)

Sinopsia: 2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera
entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere.
Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen
du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

Ekoizpena: Gastibeltza Filmak, Kanaldude, Adabaki Ekoizpenak, Eny Prod, Axut!
Hizkuntza: euskara
Azpitiuluak: français, castellano, english

Festibalak
Zinebi festibala (Bilbo – 2020)
Zinebilera (Lekeitio – 2020)
Ikuska festibala (Pasaia – 2020)
Zinegin festibala (2020)