Lur eta Amets

Joseba Ponce eta Imanol Zinkunegiren filma
(2020 – Animazioa – 97min)

Sinopsia: Lur eta Ametsen gurasoek asteburuan ezkontza bat dute eta bixkiak amatxi Andereren etxean utziko dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere gatu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izanen. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz. Gure historian zehar bidaiatuko dute. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izanen dituzte gibeletik.

Adina: 7 urtetik aitzina
Ekoizpena: Lotura Ekoizpenak
Hizkuntza: euskara
Azpidatziak: français