Gure oroitzapenak

Film kolektiboa, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritua
(2018 – Fikzioa – 96 min)

Sinopsia : Joseba Sarrionandiaren obran oinarrituz, 12 zuzendarik osatu dute fikziozko film luze hau. Idazlearen literaturan agertzen diren elementuetako anitz agertzen dira hemen: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, noraeza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura… Ikusleak, olerki liburu batean bezala, zatiz-zati sentipen desberdinak ukanen ditu. Hauek denak ikusita, oren bat eta erdiz Sarrionandiaren unibertsoan egon dela sentituko du.

Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga
Ekoizpena: Adabaki ekoizpenak, Gastibeltza Filmak
Azpitituluak: français, espagnol, english

Informazio gehiago: http://gureoroitzapenak.adabaki.eus/